Zazpi eta erdi edizioa izango da abenduan egingo den hau, 2020ko eta 2021eko udaberrietan Covid-a dela eta bertan behera geratu zirenen ordezko. Lasterketa solidarioa da, eta aurtengo dirua Elikagaien Bankura bideratuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Ohi bezala, ibilbidearen zati bat Zaldibiatik igaroko da eta beraz, hainbat bide itxita egongo dira Lazkao-menditik Larraitza bidean, eguerdiko 12:00etatik iluntzeko 20:00ak arte, abenduaren 11n, larunbatarekin.
Abenduan ospatuko da “VII 1/2 GOIERRI RALLYSPRINT” proba, iazko eta aurtengo udaberrian egin ezin izan ez zena. Lasterketa solidarioa da, eta aurten Elikagaien Bankura bideratuko da bildutako dirua.
Azken urteetan bezala, ibilbidearen zati bat Zaldibiatik igaroko da eta beraz, bide hauek itxita egongo dira:
LAZKAOMENDI -- OKOBIO -- MIRANDA -- OLALDE -- OLAA -- IBAIONDO -- ÑAÑARRI -- ARRESE -- SAIHESBIDEA -- LARRAITZ BIDEA -- GAINTZAKO BIDEGURUTZEA -- GAINTZA |
BIDEA ABENDUAK 11, LARUNBATA, EGUERDIKO 12:00etatik ILUNTZEKO 20:00etara egongo da ITXITA zonalde horretan.
BEZPERATIK, ABENDUAK 10 ILUNTZETIK, EZINGO DA AUTORIK APARKATU NAÑARRI eta IBAI-ONDO pareko aparkalekuetan segurtasun neurriak direla eta.
Rally egunean bidera atera behar izanez gero, telefono zenbaki honetara deitu behar da: