ABERRI EGUNA ospatzeko deia egin du Zaldibiako Udalak

Martxoaren 31an Iruñean ospatuko den, Aberri egunean parte hartzeko deia luzatu du Zaldibiako Udalak eta etxeetako balkoi eta leihoetan Ikurriñak zintzilikatzeko eskatu die herritarrei.

ABERRI EGUNA 2013 ZALDIBIAKO UDALAREN ADIERAZPENA

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Behe Nafarroa, Nafarroa Garaia, Lapurdi eta Zuberoako herritar guztiontzat ospakizun eta aldarrikapen egun handia da Aberri eguna.

Aurtengoan ere, banatzen gaituena albo batera utzi eta batzen gaituenari helduz, Zaldibiako Udalak Aberri egunerako Iruñean antolaturiko ospakizunetan parte hartzeko deia luzatzen dizue herritar guztioi gainera,  etxeetako balkoietan Ikurriña zintzilikatzeko deia zabaldu nahi dugu.

Euskaldunok beti esan behar izan dugu zer ez garen, nor ez garen eta zergatik.

Heldu da garaia, Nor garen eta zer garen agertzeko!

Heldu da garaia izan nahi duguna, izaten hasteko!

Martxoaren 31an, ez ahaztu Ikurriña etxeko balkoian jartzea.

Zaldibian, 2013ko martxoaren 27an.