Atzo eman zitzaion hasiera, 18etan agur esan genien Mariaundiñeko azken kontenedoreei, bertan izan ziren Aldundiko, Sasietako eta Zaldibiako Udaleko ordezkariak. Herritar ugari gerturatu ziren lehen bilketa nola egiten zen ikustera.
Atzo arratsaldeko 18:00etan eguraldia lagun, mugimendu berezia sumatu zitekeen herrian. Kazetari andana gertutatu ziren Zaldibiaraino. Mariaundiñe alboan pilatzen ziren argazkilari eta telebista kamerak, herrian geratzen ziren edukiontzi apurrei begira.
Mariaundiñera gerturatu ziren, Joxan Etxabe Zaldibiako Alkatea, Jon Mikel Ruano, Eñaut Hernandez, Mari Karmen Irastorza eta Iñaki Golmaio udaleko zinegotziak. Beraiengana bildu zen Azeari Andonegi Sasieta Mankomunikateko lehendakaria eta azkenik Gipuzkoako Aldundiko Iñaki Errazkin diputatua. Beraiekin batera herritar ugari gerturatu ziren, eta nola ez kazetari andana.
Sasietako langileak kamioarekin gerturatu eta bertan zeuden kontenedore urdin, hori eta azkena berdea eraman zituzten. Azken hau txalo artean igo zuten kamioira, bertan ziren haur eta helduek agur egiten ziotelarik.
Jarraian, Estanko atze aldera abiatu ziren ordezkari nahiz herritarrak han egin zen lehen bilketa. Bilketarako herritar bolondresek lehen organiko edukiontzi marroiak zintzilikatu zituzten paretako euskarrietan.
Ordezkarien adierazpenen ondotik langileek lehen bilketa egin zuten kazetarien aurrean.
Bart egin dute atez ate hondakinen lehen bilketa.
LOTURA: