ZALDIBIAKO
udala

Abuztuaren 19ko astean Udaletxea Itxita

Abuztuaren 19tik 23ra ez da ohiko harrerarik emango Udaletxean, ezbehar bat medio. Erroldari dagozkion presazko ziurtagiriak 2. solairuan tramitatuko dira eta kale-brigadarekin lotutako gaiei 651 703 178 telefono zenbakian erantzungo zaie. Abuztuaren 26an udako ohiko ordutegian (astelehenetik ostiralera 9:00-15:00) irekiko da Udala.

Era berean, lehenengo Alkateordea den Mikel Luloaga Aranburu zinegotzia izendatu du Alkateak, abuztuaren 15etik abuztuaren 30era, biak barne, oporraldiagatik bere ordezkoak egin ditzan. Erantsita GAOko iragarkia.