Adierazpen Instituzionala Euskararen aurkako sententziaren kontra

Uztailaren 20an egindako udalbatzan, Adierazpen Instituzionala onartu zen aho batez, euskararen aurkako sententziaren harira. Jarraian adierazpeana osorik eta udalbatzak hartutako beste erabakien xehetasunak ere bai.

 

Uztailaren 20 Osoko Bilkurak honako gaitegia izan zuen:

  1. 2023ko ekainaren 27an egindako udalbatzetako akten irakurketa eta bere kasuan, onespena.

Aho batez onartu ziren ekainaren 27ko bilkuretako aktak.

2. Aurreko ohiko udalbatzatik Alkateak sinatutako Dekretuen zerrendari buruzko informazioa ematea.

Udalbatzako kideek dekretuen zerrendari buruzko zalantzak galdetu eta Alkate eta Idazkariak hauek argitu zituzten. 

3. Euskara eta hizkuntza eskubideen aurkako epaiari buruzko ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Aho batez, honako Adierazpen Instituzionala onartu zuen Zaldibiako Udalak.

4. Lanpostu zerrenda berria onartzea, arkitekto lanpostua sortzeko.

Urte luzez azpi-kontratatua izan den arkitekto zerbitzua udal lanpostu bilakatzeko Lanpostu zerrenda berria onartu zen, EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkarekin eta EAJ-PNVko ordezkarien abstentzioarekin. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da datozen egunetan behin-behineko Lanpostu Zerrenda berria, kontsulta eta errekurtsotarako jendaurreko epea hasiz.

5. Kreditu gerakinetik 2023ko aurrekontura txertaketak onartzea, hala badagokio

2022ko diru-gerakinetik eta diru-laguntza jaso izanagatiko sarrera gehigarritik, 82.037,60€ txertatu zaizkio 2023ko aurrekontuari hainbat gasturi aurre egiteko. Aho batez onartu zen txertaketa eta erabaki hau ere Aldizkari Ofizialean argitaratuko da jendaurreko kontsultarako.

6. 2023ko ekitaldiko aurrekontuaren egikaritzari buruzko informazioa ematea.

Aurrekontuen sarrera eta gastuen balantzeari buruz zalantzak argitzeko tartea izan zen. Ez zen ekarpenik/zalantzarik egon.

7. Galde erreguak

Galde-erreguetarako tartea eman zen, baina ez zen aipamenik izan.