Administrari eta Kale garbitzaile lanpostuetarako deialdia
Zaldibiako Udalak 2 pertsona kontratatuko ditu 6 hilabeterako. Bat administrazio lanetan laguntzeko eta bestea kale garbiketa eta egokitzapenerako. Zabalik dago jada izen-ematea. Irakurri jarraian baldintzak.
ADMINISTRARI LANPOSTUA
- Betebeharrak: administrazio-lanak, zehazki udaleko idazkaritza eta kontu-hartzailetza-zerbitzuari laguntza.
- Ezinbestekoa izango da:
- Goi-mailako zikloa izatea administrazioan eta finantzetan edo antzeko arloetan, edo unibertsitate-ikasketak Enpresen Administrazioan edo Zuzendaritzan edo enpresa-sektorean, bai eta ofimatikako prestakuntza aurreratua ere.
- Gutxienez euskara C1 maila izatea.
- Hautagaiak Goierrin erregistratuta eta langabezian egon behar du, eskaintza 2024ko tokiko enplegua sustatzeko laguntzen programaren barruan baitago.
- Lehentasuna emango zaie Zaldibian erroldatutakoei eta IZFEko aplikazioetan ibilitakoei.
- Izen-ematea HEMEN egin behar da.
KALE GARBIKETAN ETA EGOKITZAPENETAN LAGUNTZEKO PEOIAREN LANPOSTUA
- Betebeharrak: herri ingurua eta eraikuntza publikoak garbitu, konpondu, egokitu eta modernizatzea. Funtzio zehatzak kaleen eta udal eraikinen garbiketa izango dira. Horrez gain, udalaren beharren arabera, auzo konpostaren kudeaketa eta mantentze lanak ere egingo dira.
- Ezinbestekoa izango da:
- Hautagaiak Goierrin erregistratuta eta langabezian egon behar du, eskaintza 2024ko tokiko enplegua sustatzeko laguntzen programaren barruan baitago.
- Lehentasuna emango zaie Zaldibian erroldatuta daudenei eta euskaraz dakitenei.
- Izen-ematea HEMEN egin behar da.