Alamartxo Gaua 2015

Gaur ekainak 23, asteartea, Zaldibiako ohiturari jarraituz, herriko plazan Alamartxo gaua ospatuko da.

• 18:30ean: Herriko txistularien saioa  herrian zehar.

•  19:00etan: Xapre eta Furriela trikitilari zaldibiarren saioa  herrian zehar.

• 19:00etan: Herritar talde batek antolatuta,  Idi proba izango da Artxanberri kalean

• 20:00etan: Ardo barrika eta sagardo kupela irekiko dira.

•  21:00etan: Herri afaria plazan.

•  22:30ean: ALAMARTXO festa:

• Iztueta Dantza Taldeko dantzarien saioa
   (haurrak eta gaztetxoak)

Oharra:
Plazan jartzen den sua ikuskizuneko partaideek piztuko dute, beraz, ez dezala beste inork piztu.