Bihar, ekainak 23,ostirala, Zaldibiako ohiturari jarraituz, Alamartxo gaua ospatuko da herriko plazan.
EGITARAUA:
• 19:00etan: Herriko txistulari taldea eta Olarte eta Furri trikitilariak herrian zehar.
• 20:00etan: Ardo barrika eta sagardo kupelen irekiera.
• 21:00etan: Herri afaria plazan.
• 22:30ean: ALAMARTXO festa: Iztueta Dantza Taldeko dantzarien saioa.
Oharrak:
Plazan jartzen den sua ikuskizuneko partaideek piztuko dute, beraz, ez dezala beste inork piztu.
Trafiko oharra: Alamartxo gaua dela eta, ekainaren 23an, ostirala, Santa Fe kalea itxita egongo da ibilgailuentzako mediku etxetik aurrera, arratsaldeko 18:00etatik hurrengo eguneko goizeko 6:00etara.
Afarirako eskaerak: afaltzeko mahaiak eta aulkiak behar dituenak, udaletxean egin beharko du eskaera. Ostiralean 18:30etik 19:30era hartu beharko dira Gure Ametsako biltegi zaharrean.