Alamartxo gaua larunbat honetan

Larunbat honetan ekainaren 23, ALAMARTXO GAUA ospatuko dugu. San Juan bezperako jaia hain zuzen.

  • 18:30ean: Herriko txistularien saioa  herrian zehar.
  • 19:00etan: Xapre eta Furriela trikitilari zaldibiarren saioa  herrian zehar.
  • 19:30ean: Ardo barrika eta sagardo kupela irekiko dira.
  • 21:00etan: Herri afaria plazan.
  • 22:30ean: Maiatzan egindako Zaldibiako Txondorrari buruzko bideo emanaldia. Ondoren, Aitor Irastorzak eta Beti Gazte elkartekoek bertso batzuk kantatuko dituzte.

Bideo emanaldiaren ondoren, ALAMARTXO festa:

Iztueta Dantza Taldeko dantzarien saioa (haurrak eta gaztetxoak)

Oharra: Plazan jartzen den sua ikuskizuneko partaideek piztuko dute, beraz, ez dezala beste inork piztu.