Aldaketak Santa Fe festetako larunbateko egitarauan

Urriaren 10erako, larunbaterako, behin-betiko egitaraua hemen duzue ikusgai.

Aldaketak honakoak dira:

Laguntasuna Errondaila-koek ezin izango dute etorri aurten. Beraien ordez, Beñat Mitxelena, Niko Beloki, Daniel eta Xeto ariko dira Kantu-poteoan, 12:45ean.

Bestalde, azkenik, Jakak eta Dariok jokatuko dute Promozio Lau t’erdiko Txapelketako partida, eta Irribarria eta Merino II izango da bigarren partidan Mártínez de Irujo eta Tolosaren aurka jokatuko duen bikotea.

 

Hona hemen behin-betiko egitaraua:

URRIAK 10, LARUNBATA

12:45ean,  Kantu-poteoa. Soinujolea: Beñat Mitxelena; Abeslaria:Niko Beloki; Gitarrak: Daniel eta Xeto.

16:30ean, MOZORRO FESTA eta HAURREN JAIALDIA
Haurrek eurek erakutsiko dute kanturako, musika tresnak jotzeko… duten abilezia.

18:00etan, Profesionalen esku-pilota partidak:

Lehenengo partida:
Promozio Lau t’erdiko Txapelketa
JAKA // DARIO

Bigarren partida:
MARTINEZ DE IRUJO  - TOLOSA
IRRIBARRIA-MERINO II

Oharra: sarrerak egun bertan salduko dira, ordubete lehenago:

Txozna batzordeak antolatuta, 20:00ak aldera, herrian zehar kalejira aldarrikatzailea, eta ondoren mokadutxoa.


23:00etan, Kontzertua IRRIKAN taldearekin. Ondoren, dantzaldia GABENARA  erromeri taldearekin.