Amaitu dira 2014ko udako jarduerak

Iritsi gara aurtengo udako kanpaina amaierara eta, argazki ugariren bidez, honen nondik norakoa erakusten ahaleginduko gara.

Ekainaren 23an Uda 2014ko kanpainari hasiera eman genion teniseko ikastaroarekin. Hurrengo astean, ekainaren 30ean, piraguismoarekin jarraitu genuen. 

Azkeneko urteetan egin den moduan, haurrentzat goizez antolatu dira jarduerak. Udaleku ireki hauek uztailaren 1etik 23ra bitarte iraun dute, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Bi urteko gelatik 6. maila bitarteko 120 haur ibili dira 10 begiraleekin.

Bestalde, 12 gaztetxo ibili dira uztaileko lau aste hauetan, bi begiraleekin irteera ezberdinak eginez. Irteerak hondartzara, mendira, igerilekuetara,... izan dira.

Ondoren, argazki sorta ederra ikus dezakezue: alde batetik, tenisean nahiz piraguetan ibilitako haurrenak. Eta bestetik, haurren udako jardueretako taldeen argazkiak, San Fermin festakoak eta jardueren amaierako festakoak.

Argazkiak ikusteko, sakatu hemen!

Ondo pasa falta den uda partea, opor onak izan eta indarrak hartu hurrengo ikasturterako!