Amaitu dira 2015eko udako jarduerak

Iritsi gara aurtengo udako kanpaina amaierara. Barruan dituzue ikusgai agur-festako argazkiak eta talde-argazkiak.

Ekainaren 25ean Uda 2015eko kanpainari hasiera eman genion teniseko ikastaroarekin. Hurrengo astean, ekainaren 29an, piraguismoarekin jarraitu genuen. Azkenik, uztailaren 9an ekin genion patinajeari.

Azkeneko urteetan egin den moduan, haurrentzat goizez antolatu dira jarduerak. Udaleku ireki hauek uztailaren 1etik 24ra bitarte iraun dute, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Bi urteko gelatik 6. maila bitarteko 126 haur ibili dira 12 begiralerekin.

Bestalde, 12 gaztetxo ibili dira uztaileko lau aste hauetan irteera ezberdinak eginez. Irteerak hondartzara, mendira, bizikletan ibiltzera, igerilekuetara, Albaolara... izan dira. Helduentzako Zumba/Aerobic ikastaroa ere izan da uztailean.

Ondoren, jardueren azken eguneko festako argazki sorta ikus dezakezue:

- AGUR FESTAKO ARGAZKIAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN.

- JARDUERETAKO 4 TALDE-ARGAZKIAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN.

Ondo pasa falta den uda partea, opor onak izan eta indarrak hartu hurrengo ikasturterako!