Amaitu dira 2017ko udako jarduerak

Iritsi gara aurtengo udako kanpaina amaierara. Barruan dituzue ikusgai agur-festako argazkiak eta talde-argazkiak.

Ekainaren 26an Uda 2017ko kanpainari hasiera eman genion tenis eta piragua ikastaroarekin.

Azkeneko urteetan egin den moduan, haurrentzat goizez antolatu dira jarduerak. Udaleku ireki hauek uztailaren 3tik 21era bitarte iraun dute, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Bi urteko gelatik 6. maila bitarte 140 haur ibili dira, 12 begiralerekin. Txango ezberdinak egin dituzte, Idiazabalgo igerilekura, Larraizko tirolinetara, Ordiziako azokara, eta abar.

Bestalde, 10 gaztetxo ibili dira aste hauetan irteera ezberdinak eginez, bi begiralerekin. Irteerak Donostiako irlara, mendira, bizikletan ibiltzera, Hernaniko igerilekuetara,... izan dira. Helduentzako Zumba/Aerobic ikastaroa ere izan da uztailean.


Ondoren, jardueren azken eguneko festako argazki sorta ikus dezakezue:
- AGUR FESTAKO ARGAZKIAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN:
- JARDUERETAKO TALDE-ARGAZKIAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN:

Ondo pasa falta den uda partea, opor onak izan eta indarrak hartu hurrengo ikasturterako!