Aspaldiko proiektu bati erantzunez, Aranzadik Zaldibiako Udalaren laguntzarekin zundaketak hasi dituzte Saturdiko ermita inguruan. Bertan Zaldibiako herriarentzat garrantzitsuak izan daitezkeen aztarna ezberdinak aurkitzea espero dute.
Zundaketa lanak hasita daude eta aste edo hilabetetan luzatu daitezke . Aste honetan Aranzadiko kideek Zaldibiako udal arduradunei aurkeztu zieten lan plangintza. Bertan izan ziren proiektu hau osatu zuteneko udal ordezkari ohiak ere.