Arau subsidiarioak eta argi sarearen inguruko udal herri batzarra

Maiatzak 31 ostegunean, UDAL HERRI BATZARRA burutuko da arratsaldeko 18:30etan KARRERANE kultur etxean.

LANDUKO DIREN GAIAK:

ARAU SUBSIDIARIOAK: Etorkizuneko Zaldibia eztabaidagai.
ARGISAREAN ENERGIA AURREZTEKO proiektua.

EGUNA: MAIATZAK 31 OSTEGUNA

LEKUA eta ORDUA: KARREANEn , 18:30etan

XEHETASUNAK:

18:30etan: ARGISAREAN ENERGIA AURREZTEKO PROIEKTUA
    - Argisare publikoaren inguruko azterketaren berri ematea.
    - Gaur egun argisarean ditugun hustuneen eta emandako pausoen berri ematea.
    - Aurrera begira ditugun asmoen berri azaltzea eta herritarren ekarpenak jasotzea.

Argiztapen eraginkorretan  aditu den, LUIX enpresako teknikariak parte hartuko dute bilkuran.

19:00etan: ETORKIZUNEKO ZALDIBIA EZTABAIDAGAI:
    - BILORE eremuko lur sailaren geroa erabakitzea, industri gune, etxebizitzak, ...
    - Bilore inguruko ERROTONDAren kokagunea zehaztu.
    - INDUSTRIAGUNE BERRI BAT izendatu edo ez...
    - ETXEBIZITZA adosatu edo unifamiliarrak egiteko lur eremurik eskaini edo ez...

Arau subsidiarioak berridazteko lanetan dabilen, IZASKUN ASEGINOLAZA teknikariak parte hartuko du bilkuran.

Herriarentzat erabaki hauek duten garrantzia ikusirik, herritarren parte hartzea eskertuko genuke!