Azterketa honen baitan herriko argiteriaren egoera eta errendimendua aztertu da. Hala nola dauden gabeziak aztertu eta energia aurrezteko neurriak zein izan daitezkeen aztertu da.
Gaur egun, gure herriak materia energetikoan hainbat arazo aurkezten ditu: kanpoko menpekotasun energetiko handia, erregai fosilen kontsumoaren nagusitasuna, berotegia – efektuko gas emisio maila altuak, produktu energetikoen prezio altuak, tarifa mentsa, etab.
Arazo hauek konpontzeko, eraginkortasun energetikoa, ingurunearen hobekuntzan laguntzeagatik eta enpresen eta administrazio publikoen lehiakortasuna sendotzea eta hobetzeagatik, funtzionamendu eta egikera prezioak murriztean, gure menpekotasun energetikoa murrizteko baliabide hoberenetariko eta merkeena bilakatzen da.
Eraginkortasun energetikoaren beste abantaila bat da,bere ezarpena, azkeneko hartzailearen menpe soilik dagoela da eta ez ordainsari edo marko legeen argitalpenaz. Bezeroek aurrezpen neurriak antzeman ezkero (bai teknikoak edota kudeaketa eragiketakoak) ezarpena eta emaitzen jarraipena egin behar.
Auditoria energetikoa, aholkularitza zerbitzu bat da, eta honen helburua argiztapen instalazioen egoera aztertzea da, energi kontsumo murrizpen potentziala finkatu eta instalazioen eraginkortasun energetikoaren hobekuntza proposamenak zehazteko.
Auditoria egitean kanpoko argiztapen lerro ikuspen osoa lortu nahi izan da, horrela energi eta diru aurrezpen garrantzitsua suposatzen duten proposamenak burutzeko.
Auditoria energetikoaren ondorioz ekitearen inputs jakin batzuk lortu dira, baita aldatzeko proposamenak ere. Gestoreek gaitasuna izan behar dute etorkizunean sor daitezkeen arazoei aurre egiteko. Horretarako, balorazio ekonomikoa ahalik eta zehatzena izan behar da. Mota honetako instalazioetan egiten diren inbertsio potentzialak itzultze aldiak ahalik eta motzenak izan daitezen bilatzen da, eskainitako zerbitzuaren kalitatea eta aurrezpen energetiko eta ekonomikoa kontuan harturik.
Auditorian bildutako neurri guztiak ekipamendu eta merkatuko teknologia eta ekipo egokienekin gauzatu dira, hau energia eraginkortasunari lotuta, modernizatu behar diren instalazio guztiaren desioa aurkitzen da.
AZTERKETA OSOA irakurtzeko lotura: Sakatu hemen