Arraindegian hondakin gutxiago sortzeko tupper kanpaina abian

 Sasieta Mankomunitateak eta Kutxa Ekoguneak Ontziratu zaitez kanpaina abiatu du.Tuperretan banatuko da arraina ohiko papera eta poltxa ordezkatu asmoz. 50 euroko erosketa saria banatuko da erabiltzaileen artean hilabetero. Edukointziak Ekogunearen eskutik jaso ditugu.

Orain ontzi ontzi bat oparituko dizugu zure herriko arraindegian erabili ahal izateko. Erabili ezazu erosketa egiteko eta gero etxean goprdetzeko.

Ez ditugu plastiko edo paperezko poltsak erabiliko eta horrela hondakin gutxiago sortuko da. Janaria hobeto gordeko duzu eta bide batez ingurumenari mesede egingo diozu.

KANPAINAN PARTE HARTZEKO

Etxe guztitara bideraturiko esku orriko fitxa bete eta arraindegian jaso ahalko duzu ontzi berrerabilgarria.

ERABILERA SUSTATZEKO 50 euroko EROSKETA SARIA HILABETERO

Kanpainak dirauen bitartean (6 hilabete) hilabetero 50 euroko erosketa txartela zozketatuko da. Arraindegian erosketa egindako bakoitzean eta arraina tuperrean jasotako bakoitzean zozketako zenbaki bat jasoko duzu.

Ekimen hau Sasieta mankomunitateak eta Kutxa Ekoguneak antolatu dute, Zaldibiako Udala eta Zaldibiako Ana Mari arraindegiarekin batera.