Arritzagako meategiaren garbiketarako auzolana

Enirio-Aralar Mankomunitateak deituta eta eguraldia lagun bada, irailaren 24an, larunbatean, egingo da Arritzagako meategiaren garbiketa. Urtetan zehar pilatzen joan den zabor ugari ikus daiteke bertan, eta eremu hau lehengoratzeko Felix Ugarte espeleologia taldeak gidatuko ditu lanak. ​​​​​​P​arte hartu nahi duenak goizeko 9:00etarako Buruntzuntzin-en egon beharko du. Horretarako, eta ibilgailuak partekatzeko helburuarekin, 8:00etan Amezketako plazan egingo da lehen elkartzea. Bertaratzeko asmoa duten elkarte edo norbanakoen baieztapena posta elektronikoz bidaltzea eskertuko dute, enirioaralar15@gmail.com helbidera.

 

 

Informazioa: https://www.enirioaralar.eus/berriak/arritzagako-meategiaren-garbiketa