“Baserriko sukaldean arta zuriketa antzeztuz, kantu eta kontakizunen saioa"
Urtarrilak 26, igandea, arratsaldeko 6etan, Zaldibiako antzokian,
Garai batean, baserrietan, kultur transmisiorako bide izaten zen arto-zuriketa. Artoa aletu bitartean kantu zaharrak abesten ziren eta kontakizun ugari konpartitzen ziren baserriko sukaldean edo mandioan. Transmisio-lan horren antzezpena egiten dute Maixux Zugarramurdi goizuetarrak eta haren hiru alabek: Arantxa, Ainhoa eta Maider (Ansa ahizpak). Ansa ahizpek urteak daramatzate musika munduan, ofizioa eta afizioa uztartuz, eta oraingo honetan amarekin batera osatu dute ikuskizuna.
• Eguna: 2020ko urtarrilak 26, igandea
• Ordua: 18:00
• Lekua: Zaldibiako antzokia
• Sarrerak: 5 €