"Zaporeak" elkarteak deituta Moriako pertsona errefuxiatuentzako janari bilketa burutu da asteburuan. Oraindik ez dela berandu adierazi digute elkartetik eta asteartean, irailaren 29an, burutuko da janari bilketa Zaldibian. Jarraian bilketa puntuei eta behar diren elikagaiei buruzko informazioa.
Zaporeak-en deiari erantzunez hainbat herritar eta eragileren elkarlanarekin sustatuko da janari-bilketa, Etxekonekok Elkartea, Hezkuntza komunitatea eta Zaldibiako Udala besteak beste. Leku eta ordu hauetan egin ahal izango dute zaldibitarren beraien ekarpena:
IRAILAK 29, ASTEARTEA:
9:00etan LARDIZABAL ESKOLA ATARIAN
10:00etatik 11:30era ESTANKO PAREAN jarriko den karpan
17:30etik 19:00etara ESTANKO PAREAN jarriko den karpan
Honako produktuen beharra agertu dute:
- Arroz luzea
- Garbantzuak
- Babarrunak
- Makarroiak
- Atuna eta sardinak latan
- Oliba olioa
- Esne hautsa
- Barrita enerjetikoak
- Espezieak (Piper hauts beltza eta zuria, Kominoa, Curry-a)
Zaporeak proiektuaren bidez, Greziako Lesbos uharteko 2000 pertsona errefuxiatuk prestatutako janari-anoa edo razioa jasotzen zuten egunero. Tartean haurrak, gazteak, adineko pertsonak, haurdun dauden emakumeak, gerratik ihesi Mediterranear itsasoa zeharkatu eta aukera berrien bila etorri direnak. Moriako kanpamenduan sutea izan zenez gero, ordea, egoera asko larriagotu da eta beharrak handitu dira. Gaur egun Zaporeakeko lan-taldeak 4500 otordu prestatzen ditu egunero eta horrela jarraitu ahal izateko jakiak behar dituzte. Horregatik antolatu da Euskal Herri mailako janari-bilketa, arrakasta handia izaten ari dena eta zaldibitarrok ere gure aletxoa jartzeko aukera izango dugu asteartean.
Bestetik, janari ekarpena egin ordez diru ekarpena egin nahi duenak ere badu aukera. Hona hemen Zaporeak-ek eskura jarri dituen Kontu Korronte zenbakiak:
Kutxabank: ES32 2095 5011 80 9115250322
Laboral Kutxa: ES71 3035 0103 88 1030035880
Informazio guztia hemen: https://www.zaporeak.eus/