Astelehenean, ez ohiko Osoko Bilkura

Ekainak 15, astelehena arratsaldeko 17:15etan hasiko da ez ohiko Osoko Bilkura. Bilera telematikoa izango da eta herritarrek bertaratzeko duten eskubidea bermatzeko, zuzenean bat egiteko aukera izango da. Jarraian gaiordenari buruzko informazioa eta deialdia.

OSOKO BILKURARI BURUZKO INFORMAZIOA:

NOIZ: Ekainak 15, astelehena

ORDUA: 17:15ean

MOTA: EZ OHIKO OSOKO BILKURA edo EZ OHIKO PLENOA

NON: Telematikoa. Zuzenean bertaratu nahi duenarentzat beherago azalpenak. 

AZTERGAIAK:

  1. 2020ko maiatzaren 13an egindako bileraren aktaren irakurketa eta bere kasuan, onespena.
  2. 2020ko uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak direla eta mahaikideak izendatzeko zozketa.
  3. Zaldibiako hiri antolamendurako plan orokorraren 1.aldaketari buruzkoa akordioa.
  4. Foru Funtsaren murrizketa dela eta mozioa onartzea

 

Bileran ZUZENEAN JARRAITU AHAL IZATEKO ondorengo pausoak jarraitu behar dituzue:

  • Ordenagailu, mugikor edo tablet batetik Chrome edo Firefox bilatzailearen bidez ondorengo lotura ireki behar duzue: https://plaza.zaldibia.eus/b/alk-w7f-wd3
  • Bertan sartzean:
    • Izen bat jartzea eskatuko dizue: jarri zuena eta eman HASI edo BATU botoia
    • Nola erabili nahi duzu audioa? ENTZUTEKO SOILIK
  • Arazoren bat duenak 943 88 03 57 telefonora deitu eta momentuan saiatuko gara arazoa konpontzen.