Astelehenetik aurrera, aurrez aurreko udal arreta zerbitzua

AURRETIK TXANDA HARTUZ, maiatzaren 25 astelehenetik aurrera, Zaldibiako Udalak ateak irekiko ditu. Aurrez aurreko tramiteak egin ahalko dituzte herritarrek telefonoz edo posta elektronikoz zita hartuta.

TXANDA HARTZEA

Telefonoz edo emailez zita/txanda hartu

  • Arreta bulego orokorra telefonoa 943 880 357 bulegoa@zaldibia.eus
    • Ordutegia: 8:30etik 18:00etara
  • Gizarte zerbitzuak telefonoa: 943 882 000 gizarte@zaldibia.eus
    • Ordutegia: 8:00etatik 15:00etara (asteazkena ezik)

AURREZ AURREKO EGUNEAN

  • Ordurako udaletxeko arkupera gerturatu.
  • Etxetik eskuak garbi eta maskara jantzita etorri
  • Udaletxeko beheko atean banaka hartuko zaituzten udal langilearen irizpideei jarraitu.