Atez ateko hondakin bilketa nolakoa izango den erabaki da Zaldibian

Aurreko bilkuretan egindako ekarpenak jaso eta barne biltzen zituen sistema proposamenak aurrera egin zuen atzo egindako udal herri batzarrean. 130 herritarrek parte hartu zuten eta prozesu osoaren baitan hartutako irudiez gozatzeko aukera ere izan zuten.

Bilerak:

16 bilera egin dira, batzar orokor batekin hasi eta bukaera emanaz eta tartean eremu eta sektore ezberdinekin bi bilera erronda eginez, hala nola, gazte, denda, taberna, elkarte gastronomiko, eskola, haurtzaindegi, guraso elkarte, gazteleraz, landa eremu, beheko auzoa, erdiko auzoa eta goiko auzoentzat.

Asistentzia:

Parte Hartzeko Prozesuari dagokion parte hartzaile kopurua positiboa izan da eta guztira 620 pertsona, adin guztietakoak eta sexu aldetik emakume gehiagok hartu dute parte gizonezkoak baino.

Parte hartzea:

Bilera guztietan giro ona izan da eta orokorrean jarrera eta eztabaida oso irekiak eman dira. Eta horrek bileran bertan aukera eman du parte hartzaile guztiek irizpide ezberdinak plazaratzeko, zalantzak eta kezkak argitzeko eta hainbat ekarpen eta proposamen egiteko.

1. errondako talde guztietatik jasotako ekarpenak teknikoki duten eragina aztertu da eta 2. errondan berriro eztabaidatu eta denon artean erabaki da, zein izango den Zaldibiara egokituko den atez ateko bilketa sistema egokiena.

ZALDIBIAKO ATEZ ATEKO BILKETA SISTEMA PDFan ikusteko sakatu hemen

 
ATZOKO BATZARREKO ARGAZKIAK: Galeria ikusteko sakatu hemen

PARTE HARTZE PROZESUAREN INGURUKO BIDEOA

LOTURAK:

Azken bilerako argazkiak

Prozesu osoan zehar hartutako argazkiak