Eguna: Apirilak 26, larunbata.
Lekua: Olakosaiko aparkalekuan
Ordua: Goizeko 8:30etan
Lan-iraupena: Goiza
Maiatzak 1eko larreen irekiera datorrela eta, Zaldibiako herri-lurretan begirada bat ematerakoan, zenbait puntutan itxiturei berritu bat eman beharrean gaudela ohartu gara.
Larreen mugak, landaketak egindako lekua eta azkena egindako itxitura dira behar gehiena duten guneak. Urteen zamak eta ganaduaren presentziak eragindako ondorioei elkarlanean konponbidea ematea dela egokiena deritzogu batzordetik. Herri-lurren egoera herriaren ardura baita.
Beraz, herritar guztiak (kaletar edo baserritar) apirilaK 26, larunbata, Igiruako lur-sailetan burutuko dugun auzolanera deitzen zaituztegu.