Datorren astelehenean dugu Emakumeonganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna eta horren harira, azaroaren 21ean burututako Ez-Ohiko Bilkuran adierazpen instituzionala onartu zuen Udalbatzak aho batez. Jarraian informazio gehiago.
Tokiko gobernuek konpromiso politikoak betetzeko jardun nahi dugu, eta, horren bidez, indarkeria matxistaren modu guztiak desagerrarazten lagundu, honela:
• Zaldibiako Udalak, Emakumeen Munduko Martxak bultzatutako indarkeria matxistaren aurreko erantzun-protokoloa bere egiten du.
• Zaldibiako Udalak, kolektibo feminista eta emakume-taldeekin elkarlanean, Zaldibiari lotutako indarkeria matxistei aurre egiteko plan bat lantzen hasiko da, horretarako beharrezkoak diren baliabide ekonomiko eta tekniko iraunkor guztiak aktibatuz eta, hobekuntza jarraitua helburu duten jarraipen eta ebaluazio sistemak zehaztuz.
• Zaldibiako Udalak, 2020ko aurrekontuak definitzeko unean, berdintasun-unitateei beharrezko giza baliabide eta baliabide tekniko eta ekonomikoak emango dizkie, eta unitate horiek indartzeko konpromisoa hartzen du. Langile espezializatu eta kualifikatuak edukita, erreparazioaren ikusmoldetik, ikuspegi feministarekin egingo du lan.
• Zaldibiako Udalak biktimen eskubideak arreta-prozesu osoaren erdigunean jarrita, euren beharrizan eta eskariei entzunez eta arreta emango die.
• Zaldibiako Udalak erreparaziorako eta ahalduntzeko esku-hartze prozesu guztietan, kudeaketa eta azkartasuna bermatzeko lan egingo du.
• Zaldibiako Udalak tartean sartutako gainontzeko erakunde guztiekin koordinatuz, arreta eta erreparaziorako baliabideak egituratzeko, indarkeria matxistaren biktimen egoera erabat lehengoratuko dela eta urratutako eskubideak berrezarriko direla bermatuko du.
• Zaldibiako Udalak formakuntza tailer eta antzekoak antolatuko ditu neskei, gazteei eta emakume helduei zuzendutako jabekuntza jarduerak abian jartzeko, baita nerabe, gazte, neska/mutil eta gizonentzako ikastaroak ere, rol bakoitzari egokitutako gaitegiarekin.
• Zaldibiako Udalak talde feministekin eta tokiko emakumeen elkarteekin modu estuan lankidetzan arituta, berdintasun-politikak eta ekintzak diseinatzeko lan egingo du, biktimei eta bizirik atera diren pertsonei arreta eta erreparazioari dagokionez.
• Erakunde honetatik, hau da, Zaldibiako Udaletik, borroka feministaren alde hartu dugun konpromisoa berretsi nahi dugu, indarkeriarik gabeko gizarte demokratiko bat eraikitzeko bide eta tresna nagusia den heinean.
• Era berean, Zaldibiako Udalak dei egiten die herritar guztiei, udalerri guztietan eta gurean barne A25 dela-eta antolatuko diren salaketa- eta aldarrikapen-ekintzetan modu aktiboan parte har dezaten.
Zaldibian, 2019 azaroaren 21ean
Ez Ohiko Udalbatzan aho batez onartua