Azken bi urtetako balorazioa eta aurrera begirako erronkak

Atzo burutu zen Udal herri batzarrean 30renbat herritarrek parte hartu zuten. Informazio ugari eta hainbat izan ziren jasotako iritzi eta kezkak.

AZKEN BI URTETAKO BALORAZIOA:

Gauzatu diren egitasmo eta lan ezberdinen inguruan hitz egin da:

  • Beti Gazte lokalaren eraberritze lanak.
  • Eskola eremuan egin diren berrikuntzak
    • Futbito zelaiko berrikuntza lanak
    • Frontoi estaliko aldageletako berritze lanak
    • Eskolako komunetako berritze lanak eta lur zoruaren pulitze lanak
  • Haurrentzako hiru jolasleku berri.
  • Tejerira doan herri bidearen berreskurapena.
  • Ernaitza bidea eta izan diren luizien obrak.
  • Berdintasun diagnostikoa eta jatorri aniztasunari dagozkion azterketak burutu dira.
  • Zaldibiako herri Atariaren sorrera: www.zaldibia.org
  • Zaldibiako Udalean batzorde berria: Parte Hartzea sustatzeko batzordea:
    • Txondorra egitasmoa
    • Hitzaldi ezberdinak, adibidez hirigintzako gaiei lotuta..
    • Aurrera begira sustatu eta indartu beharreko batzordea dugu hau.
  • Herrimendiko itxitura eta herri lurrak garbi mantentzea adostu da
  • Zaldibia zero zabor lurralde bihurtzeko bidean, sensibilizazio kanpaina egin, parte hartze prozesu sakon bat eta guzti honen ondoren, atez ateko sistema berria martxan jarri genuen.
  • Euskara ikasteko talde berria sortu da AEKren eskutik.
  • Auzoetako jaiak autotarrek antolatu ditzatzela lortu da, falta zirenak behintzat.
  • Zaldibiako Herri Lasterketa berreskuratu eta eraberritu da.
  • Zaldibiako txirrindulari froga berreskuratu da.

Herentzian jasotako gai korapilatsuen inguruan hitz egin da:

  • Elbarrena industri guneko irregulartasun eta zaraten arazoari buruz hitz egin eta emandako pausoen berri eman da.
  • Santa Fe kaleko lur zoruaren konponketaren arrazoiak eman dira.
  • Presalde eraikinarekin dagoen arazoaren berri eman da.
  • Eliza eta udalaren arteko hitzarmenak ekarritako nahasketaren berri eman da.
  • Bilorerekin dugun arazoa konpontzeko ditugun mugen berri eman da.
  • Espaniar bandera udalean jartzeko agindua zertan denaren berri eman da. Azken berrien arabera, Espainiar gobernu delegaritzak jarria zuen salaketa atzera bota du.

AURRERA BEGIRAKO ERRONKAK:

Hirigintza alorrean

  • Arau subsidiarioen lanketarekin jarraituko da.
  • Herriko ur sarearen azterketan oinarrituta, aurrera begirako plangintza osatuko da.

Zerbitzu eta Gizarte ongizate alorrean

  • Herriko argiteria publikoa berritzeko plangintza gauzatuko da.
  • Lardizabal eskolako lur zorua pulitzeko lanak burutu.
  • Motordun ibilgailuarekin ditugun arazoak konpontzeko hausnarketa eta sentsibilizazio kanpainak burutu.
  • Txakur eta herritarren arteko elkarbizitza arautzeko hausnarketa burutu.
  • Auzokonposta guneak ahalbideratu eta herritarren parte hartzea bultzatzea.

Kultura, Kirola, gazteria eta Euskararen alorrean

  • Euskaraz ez dakiten herritarrek ikasi dezaten, udalak jartzen dituen baliabideen berri zabaldu eta herritarrak ikastera bultzatu.
  • Herrian ber hartu diren kirol froga herrikoiak babestu eta sustatzen jarraitu.
  • Herriko jai ezberdinak ahalik eta herrikoienak izan daitezen, parte hartzea sustatu.

Ingurumen eta lehen sektorearen alorrean

  • Onura publikoan ditugun herri lurren jarraipena egitea.
  • Herri bideen konponketarako egindako plangintza gauzatzea.

Parte hartzea sustatzeko

  • Plaza inguruaren beregituraketa nola izan beharko lukeenaren inguruko eztabaida ireki eta dinamizatzea.
  • Herrian ekimen parte hartzaileak sustatzea.

HERRITARREN IRITZI, EKARPEN eta KEZKAK

  • Elizarekin bere garaian sinaturiko hitzarmenaren inguruko kezkak eta iritziak jaso ziren batzarrean. Gainera, bertan ziren herriko junta parrokialeko kideekin gaia modu sakonago batean lantzeko konpromisoa hartu zuten udal arduradunek.
  • Plaza ingurua eta Elizaren eraikinak izan dezakeen etorkizunari buruzko iritzi eta eztabaida beharra azaldu zen.
  • Bilorerekin dugun arazoaren aurrean arlo ezberdinetako galde erantzunak egon ziren.
  • Zaldibiako Udalaren zorpetze maila nolakoa ote zen galdetu zen: Egun zorpetze mailak behera egin duela eta %3.72koa dela azaldu zen. Bide batez egongo aurrekontuetako inbertsio erreala 199.917,72€koa dela nabarmendu zen
  • Azkenik, herritar batek batzarrean aurkezturiko informazioa eta udala egiten ari den lana eskertu zuen..

LOTURA: Argazki galeria