Arruegi auzoan gertatu zen pasa den asteburuan. Zaldibiako Udala bizilagunekin elkartuko da datozen egunetan arazoari irtenbide bat eman asmoz.
Ernaitzako bidea konpontzeko lanak behin behinean amaituta daudenean, bigarren luizi batek kalte haundiak eragin ditu Arruegi auzoan. Asteburuan gertatu da ezbeharra eta hala nola zabalik eutsi zaio bideari. Zaldibiako Udalak kalteak aztertu eta bizilagunekin biltzeko asmoa du arazoari irtenbide bat eman asmoz.
Hemen dituzue Aurruegu auzoan luiziak eragindako kaltearen argazkiak eta Ernaitza bideko lanak amaitu aurreko argazkiak.
LOTURA: Erlazionaturiko albistea
Euriteak eraginda, Ernaitza doan herri bidea oso kaltetua geratu da