Azken egunetan, sare sozialen bidez zabaldu den mezuak astindutako hautsen harira ondorengo oharra plazaratzea erabaki du Zaldibiako Udalak.
Zaldibiako Udala, lehen unetik gertaera horien inguruko berria sare sozialetan plazaratu dutenekin harremanetan jarri nahian ari da eta zeharka bada ere komunikazio bide bat zabalik da.
Horrelako gertaeren inguruko informazio partzialak edo benetan gertaturikoa desitxuratu dezaketenak ekiditea eta esamesak baztertzea garrantzitsua da, gertaeren inguruko informazio zuzena behar bezala jasotzea ezinbestekoa dela uste dugu, gertatu denaren aurrean behar diren pausoak emateko eta berriro gertatu ez dadin neurriak hartzeko.
Horrelako portaerak ez dira bakanak, ez da kasu isolatua. Indarkeria matxistaren, eguneroko desberdintasunen eta zapalkuntzaren beste adibide bat da, emakumeok sexu objektu bilakatzea gure gogoz kontra. Denon eskubidea da aisialdian leku publikoez gozatzea inongo jazarpenik jasan gabe, eta jakina, sexu objektu bilakatu gabe gure desiren kontra.
Inork gertaturikoaren inguruko informazio zuzenik izanez gero, Zaldibiako Udalera 943 880 357 zenbakira edozein ordutan deitzeko eskaera egiten dugu eta esan gabe doa, norberaren sexu askatasunaren aurkako edozein erasoren aurrean deitu 112 zenbakira unean bertan.
Zaldibian, 2021eko abuztuaren 27an.