Badator Euskararen eguna

Abenduaren 3an, asteartean, Euskararen eguna ospatuko dugu Zaldibian. 12:00etan kantujira herrikoia izango da Lardizabal herri eskolak antolatuta. Eta, 19:00etan zenbait herritarrekin solasaldia udaletxeko areto nagusian. Zatoz!

 

Abenduaren 3ko egitaraua:

  • 12:00etan KANTUJIRA herrikoia (Lardizabal herri eskolaren eskutik)
  • 19:00etan SOLASALDIA udaletxeko areto nagusian
    • Herriko zenbait lagun izango dira bertan euren bizipenak kontatzen: Susana López, Rakel Andrés, Bittor Gartzia, Ainara Nazabal eta Lardizabal eskolako ordezkaritza.
    • Oharra: solasaldia euskaraz izango da. Ez dakitenentzat aldi bereko itzulpena eskainiko da.

Euskaraz eta euskararen alde.

Animatu!