Korrikaren 22. edizioa heldu da erdibidera eta laster, Zaldibiatik igaroko ez den arren, gertu izango dugu. Motorrak berotzeko hainbat ekintza antolatu ditu Korrika batzordeak azken asteetan eta bi ekimen garrantzitsu izango ditugu laster: ostegun goizean Korrika Txikia herriko kaleetan zehar eta OSTIRAL ILUNTZEAN, Ordiziatik Itsasondorantz KORRIKA. Ikusi egitaraua jarraian.
HITZEKIN lelopean badator Korrika. Hemen dituzu datozen egunetako deialdiak:
APIRILAK 7, OSTEGUNA:KORRIKA TXIKIA eskolatik abiatuta 11:30etik aurrera herriko kaleetan zehar eta eskola atarian ekitalditxoa.
APIRILAK 8, OSTIRALA: KORRIKA!
16:30ean musika plazan.
Ondoren herri-txokolatada bizkotxoekin, Gaztelu eta Zubi-Buru Elkarteen eskutik.
PORRIKA! Zozketa erraldoia!
Petoak salgai eta korrika laguntzaile egiteko aukera
Korrikako dokumentala tabernetan.
19:00etan autobusa plazatik Ordiziara joateko. Udalak jarriko du autobusa eta izena emateko zerrendak herriko komertzioetan eta Kultur Etxean daude.
20:10 aldera....KORRIKA! Ordiziako Otegi-Enea auzotik (Dia/Marotias ingurutik) Itsasondo alderantz, Aramako bidegurutze arteko metroak dira Zaldibiako elkarte eta eragileek erosi dituztenak.
Bueltako autobusa korrika pasatutakoan Itsasondo sarrerako aparkalekuan izango da zain eta Alonso parean geldituko da Itsasondoraino iritsi ez direnentzat.