Bandoa

Bigarren urtez  ospatuko da “ II GOIERRI RALLYSPRINT”  rally  proba,  zehazki  MARTXOAREN 14an.

Ibilbidearen zati bat  Zaldibiatik igaroko da, zehazki ondorengo  lekuetatik:

>Lazkaomenditik behera Ola-Olalde-Arrese-Larraitzeko bidea-Gaintzako bidegurutzea-Gaintza.

Ondorioz, Aiestaran Erreka, Egileor, Urreta, Olaeta eta  Urtsu Erreka auzoetako bizilagunei jakinarazten zaizue bidea itxita egongo dela zuen etxeetara  datorren larunbatean, martxoak 14, eguerdiko 14:00etatik  iluntzeko 20:30etara.

Arazo larriren bat  dela medio, bertako bizilagunok  atera beharra izango bazenute, aurrez dei dezakezue  telefono honetara: 662532282 (Ioritz).

Barkatu sor  litezkeen eragozpenengatik.

Zaldibin, 2015eko martxoaren 4an.


       ALKATEAK.