Berdintasuna, hezkuntza, gazteria eta aniztasunaren arloko lan bilera deialdia

Azaroaren 3an, ostegunean, iluntzeko 18:30ean izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Lan bilera udaletxeko pleno aretoan izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.

DEIALDIA:

  • Eguna: AZAROAK 3, OSTEGUNA
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: UDALETXEKO ARETO NAGUSIA

 

GAIORDENA:

  • EMUN elkartearen laguntzaz osatzen ari garen, Ongi etorri herri protokoloaren prozesua zein egoeratan dagoen azaldu.

  • Herri protokolo feminista egiten ari gara SORTZEN elkartearekin batera. Hau zein egoeratan dagoen azaldu.

  • EMAGINen eskutik, uda hasieran abiatu genuen, "Zaintzaren demokratizazioa" dinamikaten jarraipena azaldu.

  • "Zaldibi gaztetxoen kabi" bigarren urtez jarraian martxan jartzera goaz azarotik apirilera bitartean. Honen prozesuaren inguruko zehaztapenak eman.

  • Azaroaren 25a, "Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna"ren inguruko lanketa.

  • Tarte irekia.

 

Zaldibian, 2022ko urriaren 28an.