Berdintasunerantz pausoz pauso

Berdintasunari buruzko diagnostikoa egin ondotik, agerian geratu zen herrian gaia lantzearen beharra. Berdintasunerako funtsezkoak diren bost esparru lantzeko, formakuntza tailerrak antolatu ditu Zaldibiako Udalak.

2011. urtean Zaldibiako emakume eta gizonen egoeraren lehen Diagnostikoa egin genuen. Diagnostikoan agerian geratu zen Berdintasunaren gaia herrian, eta herritarrekin lantzeko beharra, gogoeta partekatua egiteko beharra.

Behar horri erantzuna emateko asmoz, emakume eta gizonen berdintasunerako funtsezkoak diren 5 esparruen inguruan formakuntza-tailerrak prestatu ditu Zaldibiako Udalak:

1.go saioa: BERDINTASUNA ULERTZEN: 2012ko azaroaren 6an, 18:30etan Karreranen.

2.go saioa: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA: 2012ko azaroaren 27an, 18:30etan Karreranen.

3.go saioa: ZAINTZA: GUZTION BEHARRA, GUZTION ARDURA: 2013ko urtarrilean.

4.go saioa: HEZKIDETZA: BERDINTASUNEZKO ETORKIZUN BATETARAKO GILTZA: 2013ko otsailean.

5.go saioa: GURE GORPUTZAK, GURE BIZIPENAK, GURE ERABAKIAK. 2012ko martxoan.

OHARRA: Saioen data eta ordutegi zehatza, kartelen bidez jakinaraziko dizuegu.

LOTURA: Zaldibiako emakume eta gizonen egoeraren berdintasun diagnostikoa