Berdintasunerantz... zaintzaren inguruko 3.formazio tailerra

Asteazkenean burutu zen zaintzaren inguruko 3. formazio tailerra. Herritar gutxik parte hartu zuten baina halere, giro bikaina sortu zen zaintzaren inguruko formazio tailerrean. Formakuntza tailerrean bi gozinezkok bakarrik parte hartu izanak errealitatearen argazkia ematen digu.

FARAPIko Nerea Eliasek eskaini zuen zaintzaren inguruko formazio tailerra. Zortzi emakumezkok eta bi gozinezko parte hartu zuten. Kopurua haundia ez bada ere esanguratsua da gaiak duen garrantzia ikusita.

Formazio tailerreak, parte hartzaileen iritziak eta ikuspegiak elkar trukatu eta lantzeko balio izan zuen. bai eta zaintzak hitz egitean zertaz hari garen ohartzeko ere.

Formazio tailerrak antolatzearen zergatia

2011. urtean Zaldibiako emakume eta gizonen egoeraren lehen Diagnostikoa egin genuen. Diagnostikoan agerian geratu zen Berdintasunaren gaia herrian, eta herritarrekin lantzeko beharra, gogoeta partekatua egiteko beharra.

Behar horri erantzuna emateko asmoz, emakume eta gizonen berdintasunerako funtsezkoak diren 5 esparruen inguruan formakuntza-tailerrak prestatu ditu Zaldibiako Udalak:

1.go saioa: BERDINTASUNA ULERTZEN: 2012ko azaroaren 6an, 18:30etan Karreranen.

2.go saioa: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA: 2012ko azaroaren 27an, 18:30etan Karreranen.

3.go saioa: ZAINTZA: GUZTION BEHARRA, GUZTION ARDURA: 2013ko urtarrilaren 30ean.

Hurrengo saioak:

4.go saioa: HEZKIDETZA: BERDINTASUNEZKO ETORKIZUN BATETARAKO GILTZA: 2013ko otsailean.

5.go saioa: GURE GORPUTZAK, GURE BIZIPENAK, GURE ERABAKIAK. 2012ko martxoan.

 

OHARRA: Saioen data eta ordutegi zehatza, kartelen bidez jakinaraziko dizuegu.

LOTURA: Zaldibiako emakume eta gizonen egoeraren berdintasun diagnostikoa