Bertso eskolako kurtso amaierako ekitaldia asteazkenean

Ekainaren 5ean, arratsaldeko 7etan, gazteen bat-bateko bertso saioa izango da Zubi buru elkartean. Ordubete beranduago, 20:00ak aldera, afari-merienda egingo dute. Saioa eta afaria irekiak direnez, edonork eman dezake izena kultur etxean, astelehenean edo lehenago.