Bilore gainberera dator

Gaur goizean eraikinaren zati bat erori da eta zutabe altuenetako bat oso kalteturik geratu da.

2013ko maiatzaren 23an eguerdiko 12:30etan, bizilagunek entzundako danbateko ikaragarri baten bidez jakin dugu eraikinaren zati garrantzitsu bat erori dela.

Bizilagunek jakinarazi dutenez, gaur goizean bertan hainbat pertsona ikusi dituzte eraikinean eta Suhiltzaileak nahiz Ertzaintza eremua ikuskatzen ari da. Badaezpada txakurrekin aztertuko dituzte eroritako eraikinaren inguruak.

ZALDIBIAKO UDALAren OHARRA

Zaldibiako Udalak, urteak daramatza BILORE enpresa izan zenaren eraikinaren egoera salatzen.

Eusko Jaurlaritzari behin baino gehiagotan jakinarazi diogu eraikin honen egoera larria, baina egoeraren larritasuna ikusirik irtenbide bat emateko Udalak egindako bilera eskaerari ezezkoa erantzun zioten.

Gertaera honen ondotik, Zaldibiako Udalak beste behin eskaera publikoa luzatzen dio Eusko Jaurlaritzari, Bilore eraikinak herriarentzat eta ingurumenarentzat suposatzen duen arriskuaren aurrean pausoak eman ditzala.


Zaldibian, 2013ko maiatzaren 23an