Zaldibiako Udalak kezkaturik hartu ditu komunikabideetatik jasoriko azken berriak eta are kezkatuago dago CAFeko langileek helarazi dioten agiria irakurri ondoren. Zaldibiako Udalak, dei egiten die herritarrei bihar Beasainen antolaturiko mobilizazioetan parte hartzera.
CAF-eko langileen oharra:
Gizarteak azkeneko hamarkadetan lortutako onura guztiak pikutara joan dira, krisi hotsak hasi eta erreforma laboralak onartzen hasi zirenetik.
Gure lan zein bizi baldintzak okertzen ari dira, klase ertaina deuseztatu nahi dute, aberatsak aberatsago eta behartsuak behartsuago eginaz.
Aste honetan? bertan, Gipuzkoako enpresarik handiena den eta sekulako irabaziak dituen CAF enpresak, ERE bat erregistratu du.
Honek zuzenean 750 langile ingururi eragiteaz gain, ondorioak, zeharka Goierri eskualdeak eta zer esanik ez etorkizuna geroz eta ilunagoa duten ikasleek ere pairatuko lituzkete. Gainera, hau aurrera eraman ahal izateko, guztiok ordaintzen dugun langabezia prestaziotik hartuko luke dirua.
Horregatik, ostiralean egingo dugun manifestaldiarekin? bat egiteko deia luzatzen dizuegu, zuri, inguruari, gazte mugimenduari, pentsiodunei ? antolatu eta denok norabide berean borroka egiteko unea da!
Garai zailak datoz eta beste biderik ez zaigu gelditzen!!
Lanpostuen defentsan ? Lana banatu aberastasuna banatu!!
MANIFESTALDIA AZAROAK 30, OSTIRALA, GOIZEKO 11:30ETAN CAFeko SARRERA NAGUSIAN BEASAINEN.
CAFeko langileak
ZALDIBIAKO UDALAREN OHARRA:
Zaldibiako Udalak kezkaturik hartu ditu komunikabideetatik jasoriko azken berriak eta are kezkatuago dago CAFeko langileek helarazi dioten agiria irakurri ondoren.
Zaldibiako Udalak, egoera salatu eta langileen aldarrikapenekin bat egin eta CAFeko langileek helaraziriko agiria, zabaltzeko erabakia hartu du.
Zaldibiako Udalak, dei egiten die herritarrei bihar Beasainen antolaturiko mobilizazioetan parte hartzera.
Zaldibian, 2012ko azaroaren 29an