Badakigu obra honek gure egunerokotasunean eragozpenak sortuko dituela, baina Santa Fe kaleko lurzoruaren egoera kaxkarrari irtenbidea ematea, denontzat onuragarria izango delakoan gaude.
ERAGIN EREMUA: Santa Fe 19tik ( mediku etxetik ) Santa Fe 47 ( Bidegain etxea)
ARRAZOIA: Lurzorua jaso eta berria jarri behar delako.
LANEN IRAUPENA: Apirilak 22tik apirilaren 29ra
JAKINARAZPENAK
Konponketa lanak dirauten bitartean, lan eremu osoan ezingo da ibilgailuekin sartu edo atera.
Santa Fe 19tik, Santa Fe 47ra bitartean, garaje nahiz lokaletan autoak sartzen dituzuenoi, lanak dirauten bitartean ibilgailuarekin sartu eta irteteko modurik ez duzuela izango jakinarazten dizuegu.
GOMENDIOAK
Garajea duten herritarrei, autoak bertan gordetzea gomendatzen diegu.
Lanak irauten duten bitartean, langileek jartzen dituzten ohar eta seinaleei kasu egitea eskatzen dizuegu.
Ibilgailuak ezinbestean kalean aparkatu behar izanez gero, mesedez ondo aparkatuta uztea eskatzen dizuegu.
Denon onurako izanik ere, konponketa lan hauek sortu ditzaketen eragozpenak ahalik eta txikienak izan daitezen saiatuko gara.
Erantsirik duzuen planoan markaturik dituzue ondorengo eremuak:
GORRIAN: Lurra altxatuko den eremua
URDINEAN:Lanek eragina izango duten eremua
BERDEAN: eraginik gabeko eremua