Datorren ikasturtean Musika Eskolan hasi nahi duten ikasleek izena emateko epea zabalik

2019-2020 ikasturtean Musika Eskolan hasi nahi izanez gero, maiatzaren 15etik 27ra eman dezakezue izena kultur etxean. Bertan bete beharko duzue matrikula orria. Edozein zalantza izanez gero, deitu 943160338 edo 676531079 zenbakira. Oharra: deialdi hau ikasle berrientzako bakarrik da, eta ez dagoeneko ikasle direnentzako.