Definizio prozesua, dinamikoa eta parte hartzailea izaten ari da

Astelehenean beheko kalekoak eta asteartean erdiko kalekoak bildu definizio prozesuaren bigarren erronda honetan.  Informazio bulegoa ostegunetik aurrera zabalik izango da.

INFORMAZIO BULEGOA: Sasietak laguntza teknikoa bideratzeko helburuarekin irekiko duen bulegoan Lide Aristegi teknikaria aurkituko duzue, ostegunero goizeko 10:00tatik 12:30tara eta 18:00tatik 20:30tara.

AUTOKONPOSTA IKASTAROAK: 2013ko otsailean autokonposta nahiz konposta komunitarioa egiteko interesa dutenei zuzenduriko ikastaroak antolatuko dira. 20 bizilaguneko taldeak osatu nahi dira ikastaro bakoitzean eta noiz eta non izango diren jakinarazteko izena eta telefonoa emateko aukera ireki da. Bileretan izena eman daiteke bai eta Zaldibiako Udalera deituaz.

PARTE HARTZEKO PROZESUAREN BIGARREN FASEAren EGUTEGIA bizilagunekin eremuka:

Beheko kaleko bizilagunekin
Abenduak 10 astelehena, 19:00etan herri antzokian.

Erdi guneko bizilagunekin
Abenduak 11 asteartea, 19:00etan herri antzokian.

Goiko kaleko bizilagunekin
Abenduak 12 asteazkena, 19:00etan herri antzokian.

Euskaraz ez dakiten bizilagunekin
Abenduak 13 osteguna, 19:00etan herri antzokian.

Landa eremuko bizilagunekin
Abenduak 14 ostirala, 17:00etan herri antzokian.

AZKEN BATZAR OROKORRA: Abenduaren 19 asteazkena iluntzeko 19:00etan Antzokian burutuko da azken batzar orokorra. Bertan, prozesu osoan zehar, herritarrek egindako ekarpenekin osaturiko hondakinen bilketa sistema berria azalduko da. Bilketa sistema berriarekin loturiko hainbat informazio ere plazaratuko dira eta noiz abian jarriko denaren inguruko argibideak ere eman asmo dira.

LOTURAK:

Parte hartze prozesuko AZKEN AZGARKIAK

FLIKReko ARGAZKI GALERIA OSOA