Diru-laguntzen deialdia

2012/2013 ikasturtean edo 2013.urtean zehar euskara ikasten aritu diren herritarrei eskaintzen zaizkien diru-laguntzen deialdia.
 

Diru-laguntzak eskatzeko bete beharreko baldintzak:

• Zaldibian erroldatuta egotea.
• Ikastaroa amaitzea eta  gutxienez %85eko asistentzia izatea.

  Diru-laguntzak eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa:
• Udalaren diru-laguntzarako  eskabidea behar bezala beteta.
• Matrikularen ordainagiria edo ordainagiriak.
• Ikastaroan izan den aprobetxamenduaren ziurtagiria eta  gutxienez %85eko asistentzia izan dela ziurtatuz, euskaltegietako agiriak.
• Langabezian daudenen kasuan, langabeziaren agiria.

  Diru-laguntzak emateko irizpideak:
Langabetuei matrikularen %100a ordainduko zaie eta gainontzekoei, %70a
  Diru-laguntzak emateko irizpide hauek, urteko aurrekontuan zehaztutako kopuruaren menpe egongo dira. Beraz,  aurrekontuetan aurreikusitako kopurua izango da  eskatzaileen  artean banatuko den laguntza.

Eskaerak, azaroak 27, asteazkena, baino lehen aurkeztu behar dira Kultur etxean .