Astelehenean, hilaren 6an, San Ferminetako txupinazoa izan zen Zaldibiako plazan. Argazkiak barruan ikusgai!
Eguzkiak gogor jotzen zuenean, eguerdiko 12:00etan, udako jardueretan parte hartzen ari diren herriko haurrek eman zioten hasiera San Fermin festari. Iruñean bezala, zezenak irten aurretik, haurrek San Fermini abestu zioten:
Entzun arren San Fermin
zu zaitugu patroi,
zuzendu gure oinak
entzierro hontan otoi!!
Uztailaren 1ean, asteazkenean, 2015eko udari begira antolatutako jarduerak hasi ziren. Herriko 135 haur eta gaztetxo ari dira parte hartzen, jarduera eta irteera ezberdinak eginez.
Ondo pasa eta indarrak hartu hurrengo ikasturterako.