Egokitzapen lanak Gaintzara joateko bidegurutzean

Ordiziatik Zaldibiara bidean, GI-2133 eta GI-3371 errepideen arteko elkargunea hobetuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak, 103.770 euroan esleitu diren lanen bidez. Bidea zabaldu, zoru-pakete berria jarri eta itxaroteko errei bat egingo da, gaur egun dagoen "T" formako bidegurutzea ordezkatuz eta segurtasuna handituz. Lanekin datorren astean hasi eta lau astez luzatuko omen dira. 

 

Maria Ubarretxenak, Bide Azpiegituretako diputatuak, eman die lan hauen berri Zaldibiako alkate Ioritz Berrari eta Gaintzako alkate Jon Gorrotxategiri.