Udal Eraikin berrian Udalak martxan jarri asmo duen zerbitzua da Eguneko Arreta Zerbitzua deitutakoa. Zerbitzu honi buruzko informazioa emateko bilera deialdia egin du Udalak OTSAILAREN 11n, asteartea, 17:30ean Karreane Kultur Etxean.
Zerbitzua norentzat izan daitekeen eta norentzat ez, zein ezaugarri izango dituen, nola emango den, eta datu gehiago emango dira bileran. Bertaratutakoen inpresioak eta ekarpenak ere jasoko dira. 45 minutuko iraupena izango du lehen bilera honek.