Lardizabal Eskolako ikasleen ordezkaritza bat Udaletxean izan zen 2018-2019 ikasturtean ingurumena zaintzeko egindako lanketa azaldu eta Udalari ere proposamenak egiteko.
Eskola inguruan baratzean, jolastokian edota errekan egin duten lana aitortzeaz gainera, erronka berri bat ere jarri zuten hurrengo ikasturterako, Parke Botanikoko zuhaitzak izendatzea, bertan dugun altxorraz jabetu gaitezen. Hemen duzue ikasleek udalean aurkeztutako txostena.