Negu giroa etorri zaigun honetan, elur iragarpenak daude datozen egunetarako. Momentuko iragarpenek 200 metro ingurutik gora kokatzen dute elur-maila, nahiz eta tokian toki beherago ere iritsi daitekeen. Une aproposa, beraz, urteroko jarraibideak gogorarazteko. Jarraian aurkituko dituzue.
ELUR-JARRAIBIDEAK:
Jarraibide hauen artean hainbat gomendio ematen dira elurra iragartzen dutenerako eta aste-egun edo asteburu, herrigunean edo baserri bideetan nola jardungo den zehazten da.
Hala, herri-guneari dagokionez, aste egunez udal langileak saiatuko dira ahal den neurrian bide eta espaloiak garbitzen, betiere eguraldi baldintzen arabera eta gune batzuei (eskola, mediku-etxea…) lehentasuna emanaz. Asteburuetan bide nagusiak garbituko badira ere, ez da orokorrean bestelako kale garbiketarik egingo.
Baserri bideei dagokionez, berriz, aste zein asteburu bideak garbitzeko agindua emango zaio Udalak horretarako hitzartuta duen langileari. Bideak garbitzeko, bere traktoreari lotuko dizkio udal elur-pala eta erosi berria den gatza banatzeko makina.
Garbiketarako auzoen ordena zehaztuta dator jarraibideetan eta kasu berezietan edo larrialdietan ez bada, herritarrei eskatzen zaie zuzenean langileari deika ez hasteko. Udalera deitu behar da halako kasuetan, jai eguna izanda ere (943 88 03 57) eta bertatik kudeatuko da eskaera momentuan bertan.
Gatz zakuak ere utziko dira behar duenak hartzeko Artxanberriko Udal biltegiaren ate ondoan eta Bilore ondoko lokalean. Kontuan izan gatzak kalte handia sortzen duela zoruan eta ingurunean, beraz, tentuz, neurriz eta arduraz erabili behar dela.
Hemen "Neguarekin Elurra 2023" jarraibide osoa:
Elurrak bidean eragozpenak eta arriskuak eragiten dituela jakina da eta guk, gure zerbitzuen arabera, saiakera egingo dugu kale eta baserri bideetako elurrak kentzen.
ASTEGUNETAN: (astelehenetik ostiralera)
Udal langileak saiatuko dira ahal den neurrian bide eta espaloiak garbi edukitzeaz, betiere eguraldi baldintzen arabera eta gune batzuei (eskola, mediku-etxea…) lehentasuna emanaz.
Baserri bideei dagokionez, bideak garbitzeko agindua emango zaio Udalak horretarako hitzartuta duen langileari. Baserrietan bizi zareten herritarrei eskatzen dizuegu zuzenean langileari deika ez hasteko. Udalera deitu (943 88 03 57) eta bertatik kudeatuko da zuen eskaera eta egoera.
Honakoa izango da bideak garbitzeko ordena, orokorrean:
Bestalde gatza utziko da behar duenak hartzeko Artxanberriko Udal biltegiaren ate ondoan eta Bilore ondoko lokalean. Kontuan izan gatzak kalte handia sortzen duela zoruan eta ingurunean, beraz, tentuz, neurriz eta arduraz erabili behar dela.
ASTEBURUETAN (larunbat, igande eta jaiegunetan)
Orokorrean udal langileek ez dute kale garbiketarik egingo. Herriko bide nagusiak eta baserri bideak garbituko dira, lehenago aipatutako ordenaren arabera eta larrialdiei lehentasuna emanez. Larrialdi hauen berri emateko Udaleko telefonora deitu behar da asteburua izan arren, bertatik kudeatuko da eskaera.
Bestelako larrialdietan gogoratu 112 telefonora deitu behar dela.
Protokoloa hau izango da orokorrean, baina eguraldi baldintzen arabera Udalak beharrezko moldaketak egingo ditu, kasuan kasu. Herritarrei honako eskaerak egiten dizkizuegu: