Alegazioak aurkezteko azken eguna urriak 23 osteguna izango da.
Badira bi urte Enerio-Aralarko ordenantzei begirada eman eta berrikuntza batzuk egiteko hautua egin genuela.
Ganaduzale eta herrietako ordezkariok elkartu eta aldaketa batzuk adostu genituen. Ondoren Mankomunitatean behin-behinekoa onartu genuen.
Gaur egun, behin-behineko orri-alegazioak aurkezteko epea zabaldu da. Beraz, herritarron eskuragarri dago ordenantza udalean. Inork aldaketarentzat proposamen bat badu, udalean utzi beharko du eta ondoren ingurugiro batzordetik pasatuko da zaldibitarron iritzia mankomunitatera heltzeko.
Alegazioak aurkezteko azken eguna urriak 23, osteguna izango da.
Ingurugiro batzordea