ZALDIBIAKO
udala

Eraikitze Ordenantzak lantzeko saioa Hirigintza Batzordeak deitua

Eraikitze Ordenantza berriak lantzeko prozesuaren barruan, Hirigintza Batzordeak lan-saio ireki bat deitzea erabaki du. Martxoaren 9an, astelehena, 18:30ean izango da saioa Udaletxean eta bertan udal teknikariek garatutako zirriborroa azaldu eta ekarpenetarako tartea irekiko da.

Zaldibiako Udalak, hirigintza batzordearen onespenarekin, Eraikitze Ordenantza berriak onartzeko prozesua abiatu du. Hori dela eta, ordenantza zirriborroa garatu dute udal teknikariek eta zirriborro hau lantzeko lan-saio berezi bat egitea adostu zuen batzordeak.

Lan saio honetara, azken urteetan hirigintza batzordean parte hartu izan duten herritarrak gonbidatu dira eta deialdi irekia ere egin da edozein herritarrek parte hartu nahi badu.

LAN SAIO BEREZIA

NOIZ: martxoak 9, astelehena, 18:30etik 19:45era.
NON: Udaletxean

Udal teknikariak ordenantza zirriborroa aurkeztuko du lan saio honetan. Saioan bertan eta ondoren, denbora bat emango da ekarpenak, zalantzak, aldaketak… helarazteko eta hirigintza batzordean zehaztuko dira hurrengo urratsak.


                                                                                 

     Zaldibian, 2020ko martxoaren 4an