Datorren ostiralean, hilak 6, gaueko 10:30ean Zaldibiako antzokian, Joxe Ramon Soroizek eta Iker Galartzak, "Erdibana" izeneko antzerki emanaldia eskainiko dute.
TXALO Produkzioak konpainiak, Begoña Bilbao Legarzegiren zuzendaritzapean, Jordi Sanchezek eta Pep Antonek idatzitako "Erdibana" antzezlana eskainiko du.
Ama bat jada urteetan sartua, enbolia ta gripearekin, baina hiltzeko oso gogo gutxi. 45 urteko semea du, ta hondatzen ari den enpresaren jabea da. Bera zaintzen duen 38 urtetako beste seme bat du, egunero bainatzen du, orraztu eta ia ia baita hil ere. Jehova testigu batek asteazkenero bisitatzen ditu, kontu libreta asko dauzka baina aurreztuta oso diru gutxi. Etxe baten jabe dira, baina derrigorrean saldu beharrean aurkitzen dira eta gau erdian, konta ezin diren sekretuak alkarrizketan ateratzen joango dira.
Komedia eder eta berezi honek, algara artean pasa araziko digu antzez lanak irauten duen denbora guztia.
• Eguna: otsailak 6, ostirala
• Ordua: 22:30
• Lekua: Zaldibiako antzokia
• Sarrerak: 10 €