Herriko taberna, ekoizle, denda eta zerbitzuetan erosteko bonoen 2. edizioko ale guztiak agortu dira oraingoan ere. Mondeju pintxoa eskuratzeko bonoak eskuragarri daude Udaletxean, euro 1ean pintxo 1 eskuratzeko.
Lehen edizio arrakastatsuaren ondoren, bigarrenak ere ez du huts egin. Guztira 10€ko balioa duten 3600 bono saldu dira bi edizioetan eta beraz, Udalak 12.000 euro jarrita, 36.000 euroko inpaktu zuzena eragingo du herriko zerbitzuetan ekimenak. Bi helburu nagusi beteko dira hartaz: Covid-19ak kaltetutako etxeko-ekonomiak laguntzea eta herriko zerbitzuak sustatzea. Instituzioak, zerbitzuak eta herritarrak elkarlanean aritzearen emaitza dugu, arrakastaz ematen ari dena. Gogoratu, ekainean eta irailean saldu diren bonoek urtea amaitu arteko epea dutela gastatzeko.
Bestetik, bono berezi batzuk ere atera dira salmentara: MONDEJU PINTXO BONOAK. Udaletxean eskuragarri daude oraindik 1€an eta herritar bakoitzak 5na bono erosi ditzake urriaren 10era bitarte, ondoren soberan badaude nahi adina erosi ahal izango direlarik. Bono hauek urrian zehar gastatu ahal izango dira ekimenera atxikitako tabernetan.